sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Jaio da txikia. 2012/07/18

Filed under: Erditzea edo,Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 10:19 am

Atzo bete zuen astebete gure txikiak. Eta gauzak ez ziren nahi genuen eran gertatu, baina txikia oso ondo dago eta gu ere poz-pozik.

Hau da gure txikiaren jaiotzaren kronika:

– Uztailaren 8-9 arteko gauean, 3etan, boltsa hautsi nuen. Bat-batean, ordu erdi lo besterik ez neramanean, blai esnatu nintzen. Altxa, garbitu eta ura bota eta bota jarraitzen nuela ikusita, lo apur bat egiten saiatzea erabaki genuen. Oraindik ez nuen estreptokokosaren probaren emaitza, beraz, emaginak eman zizkigun erreferentziei jarraituz, 6 orduren barruan joan behar genuen ospitalera badazpada.

– Uztailaren 9ko goizeko 7:20 inguruan iritsi ginen ospitalera, ordu horretan aparkatzea errazagoa izango zelakoan, baina ez, parkinean utzi behar izan genuen kotxea. Iritsi, sarreran gertatutakoa azaldu eta erditzeak eta larrialdi ginekologikoak artatzen dituzten gunera joan ginen. Han, poltsa hautsi nuela azaldu eta monitoreetan jarri ninduten tarte batez.  Ondoren, ginekologoak begiratu ninduen eta baietz, boltsa hautsita zegoela argi zegoela eta zenitmetro bakarrekoa eta umetokiaren lepoa erdi ezabaturik soilik nituela esan zidan. Ingresatuta geratu behar nuen eta erditzea bere kasa has zedin itxaron.

– Goizeko 9:30ak inguruan ingresatu ninduten eta ohean ez egoteko agindua eman zidaten, ibiltzeko ea kontrakzioak bere kasa hasten ziren. Boltsa goizeko 3etan hautsi nuenez, eta protokoloak 24 orduren barruan kontrakzioak hasi ez badira induzitu behar dela diolako, baina 24 orduak goizeko 3etan beteko nituenez eta indukzioak 16ak aldera edo goizeko 8etan egiten direnez, 15ak alderako hasi ez banintzen induzitu beharko zela esan zidaten.

– Goiza lasai hartu eta ospitaleko pasilloetan paseatzen eman genuen. Erlaxatu eta lana errazago has zedin, pilota eta bainera erabili nituen. Kontrakzioekin poliki-poliki hasi nintzen.

– Arratsaldeko 15etan monitorea jarri zidaten nola zijoan ikusteko. Kontrakzioak hasi, hasi ziren baina oso poliki zijoan eta horrela jarraiituz gero, erditzea asko luzatuko zen eta boltsa hautsita horrenbeste denbora ezin zen egon.

– Arratsaldeko 16etan etorri zen ginekologoa berria ematera, induzitu behar zen. Goizeko 8etara itxarotea gehiegi izango zen haurrarentzat eta berehala hastea hobea zen.

– Erditze geletara joan ginen eta han lehertu egin nintzen  lehen aldiz. Indukzioa ez zen inondik inora nahi genuena baina egin beharra zegoen eta tentsioa askatzeko negar saio bat nahikoa izan zen. Emaginak azaldu zigun nolakoa izango zen prozesua, denbora guztian monitorizatua egon beharko nuen, oso mugikortasun txikiarekin, eta oxitozina etengabe sartuko zidaten zainetatik, Gogorra izango zen. Oxitozina artifizialak sortzen dituen kontrakzioak ez dira naturalak bezain progresiboak ez eramangarriak. Behintzat, egia esan zigun hasieratik.

– 17ak alderako prest genuen dena. Lehen takto baginala egin zidan, oso mingarria. Aurretik abisatu zigun, boltsa ondo hautsi zen ikusi behar zuela eta mingarria izango zela, erditzeetarako ohe super eroso horretan izan zen. Hortik aurrerakoak, dilataziorako ohean.

– Oxitozina kopurua gutxikin hasiko ginen eta 20 minuturo dosia igoko zidaten kontrakzioak nahi zuten modukoak izan arte. Jarri eta berehala hasi ziren kontrakzioak.

– Taktoak bi orduro izango ziren nola gindoazen ikusteko.

Kontrakzioak nahiko ondo eraman nituen prozesu guztian, aurretik egindako mentalizazio eta prestaketa guztaik asko balio izan zidan.

-Kontrakzioak, esan bezala ondo eraman nituen, banekien tartetxo bat irauten duen mina izango zela eta ondoren atsedentxoak izango nituela eta hala hartu nuen. Tarteetan lasai egon, eta kontrakzioetan, arnasa hartu eta gorputzak eskatzen zidana egiten nuen. Beno ez, gorputzak eakatzen zidana eta hainbeste soka eta kablek uzten zidatenaren arteko zerbait (kontuan hartu, besoan, oxitozina sartzeko tutua nuela, sabelean, asko estutzen zidaten bi goma, monitoreetako aparatuak eta beraien kableak…).

Komunera joan behar nuenean, dena desentxufatu eta azkar txiza egin eta bueltatzeko esaten zidaten.

– Goizeko 5ak inguruan, oxitozina dosi nahiko altuarekin nengoelarik dagoeneko, kontrakzioak, bata bestearen atzetik, atsedenik gabe hasi ziren, intentsitate eta iraupen luzea eta kontrakzioen arteko tarterik gabe, ez zen markagailua ia jetsi ere egiten… emaginak harrituta begiratzen zidan zeinen ondo neramatzan. Tarteka arnasa hartzen laguntzen zidan eta kitto. Beste guztia nik egiten nuen.

– Goizeko 6etan, eta 27 ordu generamatzanean esna eta gorputza topera lanean, nire bikotea eta ni leher eginda geunden. Eta taktoak 7 zentimetroko bakarrik nengoela esan zuen, oraindik lepoa guztiz ezabatu gabe eta haurra oso goian. Beste 5 bat ordurako genuela esan zigun emaginak.

-5 ordu horiek aguantatzeko gai nintzela uste dut, mina eta nekearekin ahalko nuela baina nire bikoteak lo hartzen zuen kontrakzio eta kontrakzio tartean.

Sueroa jarri ondoren, berriro indar berrituta sentitzen nintzen, baina bikoteak esan zidan, haurra jaiotzean ere indarra beharko nuela, eta horrela segiz gero, haurra jaio eta ziplo eroriko nintzela. Arrazoi osoa zuen beraz emaginari zer egin genezaken galdetu eta berak, epidurala aukera ona zela esan zigun. Bost orduko bidea genuela oraindik eta epiduralarekin behintzat 2-3 orduz atseden hartu edo lo egin ahalko nuela.

– Apur batez pentsatu eta haurrarentzat onena zela erabakita, jaio eta gurasoak leher eginda egoteak ez bailioke batere mesederik egingo jartzeko eskatu genuen. Berehala etorri zen anestesista. Jartzen min dexente egin zidala esan behar dut, une horretan kontrakzioak etengabe nituelako eta geldi egon… nahiko gogorra izan zen epiduralaren unea.

-Astearteko 9ak aldera etorri zen berririk txarrena. Hiru ginekologo azaldu ziren, bi gazte eta nagusi itxura zuen beste bat. Bi gazteek taktoa egin zidaten eta 7 zentimetro eta lepoak ezabatu gabe jarraitzen zuen eta alde egin zuten hirurek. Emagina etorri zitzaigun eta esan zigun ginekologo taldea gure kasua baloratzen ari zela. Ematen zuela dilatazioa geratu zela eta zerbait egin behar zela, ordu asko zirela boltsa hautsita.

– Aurrerago zesarea egin beharra omen zegoen. Berehala, dena prest zegoen.

Ni operatzen amaitu eta “despertar”-era eraman ninduten, ondo nengoen, txikia eta aita ikusteko desiatzen baina hankak guztiz esnatu arte ez ninduten gelara eramango.

Hiru bat ordu beranduago igo ninduten gelara. Gurasoak aszensoreen ondoan nituen zain, nirekin etorri ziren gelara. Txikia eta aita ekartzen tarte bat tardatu zuten. Luzeegia. Sehaskan utzi nahi zuten, ezta pentsatu ere. Aitak eta nire gurasoek lasaitu handia hartu zuten ni ondo ikustean. Eta nik beraiek ikustean.

Horrela jaio zen gure txikia, zesareaz.

Advertisements
 

One Response to “Jaio da txikia.”

  1. Mila esker Oihana, erantzuna emailean jasoko duzu, luzeegia da hemen jartzeko eta,

    Erditze on!


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s