sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Azukrearen proba luzea (O´Sulliban testa) (30+4) 2012/05/17

Filed under: Haurdunaldia,Hirugarren hiruhilekoa,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 1:50 pm

Lehenago egin behar banuen ere, proba egin behar nuen egunen bezperetan beti izan dut zerbait (botaka gaua, beherakoa, lorik eza…) proba atzeratu behar izan dut gaur arte. Gaur ere gau txar samarra izan arren, gehiago ezin zitekenez atzeratu proba egitera joan gara.

Hau da prozesua: lehenengo behatzean ziztada duzun glukosa ikusteko (kasu honetan 92) eta ondoren lehen analisia egiten dizute, besotik tututxo bat odol aterata. Jarraian, berehala glukosa 100mg-ko kontzentrazioa (uste dut) duen “zuku” bat edan behar duzu azkar samar eta atsedenean egon (ez ibili, ez atera anbulategitik… oinarrian, anbulategiko aulki erosoan eserita egotea besterik ez duzu). Zukua edan eta 60min, 120min eta 180minutura ateratzen dizute odola berriro, aldiro tututxo bat.

Berez, proba ez da deseorosoa, ziztadak jasan beharra eta 3 orduz eserita egon beharra ditu aurka, baina ez da hori bakarrik. Kasu askotan “zukuak” gorputzean sortzen duen erreakzioa ez da batere ona izaten, eta orduan, oso gaizki pasatzera iris daiteke. Nire kasuan, zukua edan eta 25 bat minutura hasi naiz gaizki sentitzen, goragale izugarria eta zorabioak, ezinegona… Eta horrela pasa dut ia goiz osoa. 60 minutura egiten den analisia egiteko erizainaren kontsultan sartu naizenean eta etzan bezain laster erizainak antzeman dit gaizki nengoela, zuri-zuri omen nengoen eta ez, ez nuen hizketarako batere gogorik. Analisia egin eta gela hori libre zegoenez etzanda geratzen utzi dit hurrengo analisia egin arte eta horrek mesede egin dit. Hala ere, ordubete hori ere ez da erraza izan, goragalez jarraitzen nuen eta zorabiatua nengoen.

120 minutuetara egiten den analisiaren ondoren, tartetxo bat etzanda eman dut eta gela hori behar zutenez berriro itxaron gelako aulkietan eseritzera joan behar izan dut. Hasierako tartea nahiko txarra izan da baina gorputzak zukua prozesatu ahala hobeto sentitzen hasi naiz eta azken analisia iritsi da azkenean. Mina eman dit azken ziztada honek, 4 aldiz beso berean ziztatzea ez da batere erosoa eta… baina ondo joan da.

Eta batez ere, analisi hori egin eta etxera etorri eta bazkaltzeko aukera izan dudala izan da onena, lehenago aipatu ez badut ere, izugarrizko gosearekin altxa bainaiz gaur. Proba hau egiteko, lehen analisia baino 12 ordu lehenago ezer jan gabe egoteko eskatzen dute… eta proba amaitzerako 16 bat orduz ezer jan gabe egoten zarela kontuan hartu behar da… eta haurdunaldian hori ez da erraza.

Orain emaitzen zain geratzea eta ondo ematea besterik ez dugu.

Advertisements
 

One Response to “Azukrearen proba luzea (O´Sulliban testa) (30+4)”

  1. Gaur jaso ditugu probaren emaitzak eta oso ondo eman dute. Baraurik egiten den analisian muga 105 da eta 87 eman du, 60 minutura egiten denan 190 da muga eta 110 eman digu, 120 minutura egiten denaren muga 165 da eta 144 eman digu eta 180 minutura ematen denak 135 eman digu eta 145eko muga dago. Beraz, balio guztiak normalak izan dira.
    Normalean, haurdunaldiko diabetesa bi balorek muga gainditzen dutenean diagnostikatzen da eta balioen arabera dietarekin edo insulina tratamenduarekin kontrolatzen da.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s