sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Azukrearen proba, O´Sulliban Testa (26+4) 2012/04/19

Filed under: Bigarren hiruhilekoa,Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 10:35 pm

Asteartean egin zidaten azukrearen proba bezala ezagutzen dena. Goizean, baraurik, lehenengo behatzean ziztatu eta azukrea begiratu zidaten (diabetikoei egiten zaien eran) eta ondoren odol analisiak egin zizkidaten, 4 tubo izan ziren. Ondoren, zuku antzeko edari bat eman zidaten eta edan eta ordu beten eserita mugitu gabe egoteko aginduarekin zain geratu nintzen.

Ordubete beranduago, berriro odola atera zidaten, oraingoan tubo bakarra eta hor amaitu zen guztia emaitzen zain.

Proba hau haurdunaldiko diabetesa ote duzun jakiteko egiten da, beno, haurdunaldiko diabetesa izan dezakezun begiratzeko zehatzago. 140en dago ordubetera izan behar duzun glukosa maila.

Hurrengo egunean ginekologoa nuen eta emaitzak dagoeneko bazituela esan zidan, ez nuen anemiarik, ez beste balore arrarorik analisietan glukosarena izan ezik, 146.

Oso gutxigatik pasa bada ere, azukrearen proba osoa egitera behartzen nau 146 horrek. Bigarren proba honen emaitzek zehazten dute azukrea gorputzean asimilatzeko duzun gaitasuna normala ote den edo diabetesa duzun eta emaitzen arabera dietaren bidez edo insulina bidez tratatu behar den.

Proba askoz deserosoagoa edo astunagoa da. Goizean baraurik joan eta lehen ziztadarekin baraurik dituzun balioak begiratzen dituzte, ondoren, zukua edaten duzu, oraingoan 100gr-ko kontzentrazioarekin (lehen proban 50gr-koa da), eta hiru orduz eserita egon behar duzu ezer edan ez jan gabe, eta tartean, orduro ziztada bat eta analisirako odola hartzen dizute. Guztira, 4 aldiz ateratzen dizute odola.

Gaur egitekoa nintzen baina gaua botaka igaro dudanez datorren asterako utzi dugu, gainera, aste honetan bestela ere nahikoa odol atera didate eta ongi etorriko zait apur bat berreskuratzea.

Ea probaren ondoren dena ondo dagoen eta hau behintzat ekiditerik dugun.

Advertisements
 

2 Responses to “Azukrearen proba, O´Sulliban Testa (26+4)”

  1. Amatxo Says:

    Aupa.
    Lehen haurdunaldian egin zidaten ere antzeko proba.
    Egia esateko, bai, nahiko proba astuna eta aspergarria izaten da. Bereziki edari hori eta sortzen ahal dizkizun agobio antzeko batzuk.
    Orain, bigarren haurdunaldian nagoela, medikuak esan dit ez zidala berriz eginaraziko, ni naizen herrialdean ez da beharrezkoa eta gainera, lehenaren kasuan positiboa eman zuenez, seguraski bigarren honetan ere. Beraz glycemiaren jarraipen arrunta eginen didate, odol hartzeen bidez, maizago, baina ez O’Sullivan hori.
    Gero, aipatzen dituzun kopuruak ez dira horrela esprimitzen nik jasotzen ditudan agirietan, baina nik ere banuen doi-doia gainditurik. Hrrek ez zuen ondoriorik izan haurraren osasunarengan. Kasu egin nuen, jan neurri zenbait errespetatuz baina gero ondo iragan zen guzia.
    Beraz ez gehiegi kezkatu. Kezkagarria bada badira neurriak medikuek hartzen dituztenak. Beraz lasai.
    Eta kuraia on probarentzat. Pentsatu iragan beharreko momentu zaila dela, besterik ez.

    • Mila esker. Egia esan nagia ematen dit, 3 orduz hantxe geldirik egon eta gainera 4 ziztadak igarotzeak baina tira, lasaiago geratzeko balioko digu, eta arazorik bada, konponbidea emateko.
      Mila esker berriro parte hartzeagatik.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s