sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Ginekologoarekin zita (21+4) 2012/03/15

Filed under: Bigarren hiruhilekoa,Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 2:38 pm

Astelehenean odola galtzen ostean, gaur genuen ginekologoarekin zita, aurretik emandakoa, ohiko jarraipena egiteko 2.hiruhilabeteko ekografiaren emaitzak… ikusteko.

Eta bai, ginekologoaz aurretik genuen iritzia baieztatzeko besterik ez du balio izan, izan ziteken ginekologorik inkoherenteena dugu. Sartu eta zer moduz galdetzean kontatu diogu, otsailaren 1ean sukarrarekin eta zorabio askorekin hasi nintzela eta horrela igaro ditudala ia 5 aste. Sukarraren ondoren odol galerekin hasi nintzela eta astelehenetik gaur arte halaxe nabilela… Informeak, analisiak… gainetik begiratu ditu, bai, gainetik. Larrialdietako informean, ea ekografia egin zidaten eta dena ondo zegoen soilik begiratu du, ezer gehiagorik ez. “Sukarra beste zerbaitena izango zen eta odola sexu harremanen ondorio izango zen, orain begiratuko dugu”.

Tentsioa eta pisua hartu ondoren, kamillan etzan eta odolik banuen begiratu du soilik, 3 segundo iraun ditu esplorazioak. Ondoren haurraren bihotza entzuten hasi da, eta hori izan da gure gaurko poz bakarra, txikiak alde egiten zion denbora guztian.

Dena primeran dagoela esan du. Ados. Txikia ondo dago. Baina dena ez dago primeran, ni ez nago ondo. Azaldu dit hilabete bakoitzeko kilo bat hartu behar dudala, eta nire datuak begiratu gabe (guztira hiru kilo soilik hartu ditut haurdunaldi hasieratik), dieta egin behar dudala. Ez dut uste oso inteligentea izan behar denik 5 hilabetetan 5 kilo hartu behar ditudala esan eta 3 besterik hartu ez baditut dieta behar EZ dudala jakiteko. Ondo jan behar dudala badakit, orekatua, baina hori, haurdunaldia baina lehenagotik egiten dut.

Hori ez da izan inkoherentzia bakarra. Dena ondo dagoela esan dit, ez dagoela ezertaz kezkatu beharrik. 10 minutu oinez ibili eta mareatu eta lurrera erortzerainoko ondoeza izaten dudala azaldu diogun arren, kontsultaren hasiera-hasieran, egunean 5 kilometro ibiltzeko agindu dit. Berriro azaldu diogu, oraingoan, nire bikoteak eta jada nahiko haserre tonuarekin, ezin dudala ibili, ez naizela zutik egoteko ia gai, asko zorabiatzen naizela eta eguna sofatik, aulkira eta handik ohera igarotzen dudala, asko jota etxe azpira ogia erosi eta zerbait hartzera ateratzen naizela edo bestela kotxez familiakoen etxeetara eramaten nautela sofa aldatu ahal izateko. Eta orduan burura etorri zaio ezin ditudala egunean 5 kilometro oinez egin, eta piszinara joateko esan dit.

Hau guztiaren ondoren, bururatu zaio ea lanera joaten ari naizen galdetzea (hasieran azaldu diot otsailaren 1etik bajan nagoela) baina beno azaldu diot berriro, mareatu egiten naizela ia 10 minuturo eta horrela ezin naizela lanean egon (haur askoren ardura izan beharko nuke) eta ezta lanera joan ere, lanera joan nintzen azken egunetan 10minutuko kotxe bidean, geratu egin behar izan nuen 4 bat aldiz mareatzen hasia nengoelako eta…. eta orduan erantzun dit: ah, ba BAJA LABORAL eta haurdunaldiko kartillan idatzi du. Besterik gabe.

Baina beno, dena ez da hor amaitu. Hirugarren inkoherentzia handi bat ere izan da. Dena ondo dagoela 20 aldiz esan ondoren, normalena izango litzake, jarraipen normalarekin jarraitzea. Hilabete batean ginekologoa eta hurrengoan emaginarekin “errebisioak” izaten. Bada, dena ez da hain ondo egongo hurrengo bisita berarekin izateko agindu badit.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s