sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Hirugarren sustoa, odola galtzen (21+2) 2012/03/13

Filed under: Bigarren hiruhilekoa,Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 2:01 pm

Bart izan genuen berriro urgentzietara joateko beharra. Oso pozik geunden arratsaldean bigarren hiruhilabeteko ekografia egin genuelako eta dena primeran dagoela esan zigutelako, eta bat-batean odola galtzen hasi nintzen.

Lehen sustoaren ondoren, tarte batez etzanda geldi egotea erabaki genuen ea pasatzen zen eta gaur goizean ginekologoarekin hitz egin asmoz. Ordu eta erdi geroago altxa eta kuleroak odolez zikinak nituela ikusi eta garbitzean oraindik odola botatzen ari nintzela konturatzean urgentzietara joatea erabaki genuen.

Joan ginen bai, haurra ondo zegoen begiratu zuten lehenengo, ondoren odola nondik etor ziteken, uteroko zainen bat izango zela esan ziguten eta atsedenean egoteko eta ginekologoari galdetzeko edo gehiagora bazijoan berriro larrialdietara joateko. Azalpen gehiagorik ez.

Gaur oraindik odol apur bat galtzen ari naiz eta sabelaldea nahiko minbera daukat. Ea ezer izan ez dela esaterik dugun pare bat egun barru.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s