sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Zilbor hesteko odola ematea (19+5) 2012/03/02

Filed under: Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 4:11 pm

Garrantzitsua iruditzen zaigu gure haurdunaldiak beste norbaiti laguntzeko balio badu laguntza hori ematen saiatzea, eta hori gaur egun nahikoa erraza da Zilbor hesteko odola emateko programen bidez.

Prozesua oso erraza da, erditu ostean, zilbor hestea bota beharrean biltzea besterik ez da, eta gaur egun, Osakidetzak eskaintzen du aukera hori (hemen informazioa). Hori ahalbidetzen ez duen arazorik ez badugu behintzat, guk erabakia harturik dugu.

————————————————————————————–

Hori zen guk ulertzea nahi zutena, informazio guztia eman gabe edo nahita ezkutaturik… haurdunaldia aurrera joan den heinean, erabakiz aldatu dugu, informazio gehiago bildu dugulako. Iruzkinetan ikus dezakezue.

Advertisements
 

2 Responses to “Zilbor hesteko odola ematea (19+5)”

  1. Xabier Says:

    Zalatzak sortu zaikit niri honekin.
    IXABEL ALEMAN EMAGINAK ARGIAN ESANA (elkarrizketa osoa:http://www.argia.com/albistea/erditzea-da-bizitzan-merezi-duen-min-bakarra)

    Zilbor-hertzea donatzera animatzen gaituzte. Onena da zilbor-hertzea taupadak gelditzen direnean moztea. Segundo bakar batzuk edo minutu batzuetako kontua izan daiteke. Modu honetara hor dagoen odola haurrari pasatzen zaio eta neonatologoek diotenez, batzuek behintzat, hori arras baliogarria da lehenbiziko sei hilabeteetan anemiari edo bertze gaixotasunei aurre egiteko. Baina orain bertze afera bat sortu da: zilbor-hertzearen donazioa egin nahi izanez gero, lehenbailehen moztu behar da zelula horiek hartzeko. Ume jaioberriari ez zaio berea den odol hori aprobetxatzen uzten, baina horretaz ez da informatzen. Nik euskaratu nuen amei ematen zaien baimena eskatzeko agiria eta haserretu nintzen egia osoa ez duelako erraten. Eztabaida hori jarri nahi nuke mahai gainean. Informazio osoa eman behar da eta gero jendeak erabaki dezala. Zer interes daude donazioekin? Halere, ez nago donazioaren kontra, baina bai informazio osoa ematearen alde. Nire lanean eztabaida etikoak egunero sortzen zaizkit. Interes anitz daude eta batzuetan talka egiten dute etikarekin.

  2. Guri ere bai, eta ez egitea erabaki dugu. Ez da “saltzen” diguten bezain sinplea eta erditzean dexente eragiten du (amari analisiak egin behar zaizkio, eta ez zaigu unea horretarako denik iruditzen), haurrari zilbor estea berehala moztu behar zaio eta erditzean bertan, jende gehiagok egon behar du horretaz arduratzeko. Ez dator bat guk nahi dugunarekin… beraz pena handiz, ez dugu egingo. Gainera, emaginak azaldu zigun, Donostiako Ospitalean behintzat astean bi egunetan soilik biltzen dutela, eta beste egunetan ez dagoela aukerarik biltzeko. Ez zaigu iruditzen hori denik horrelako gauzekin egiteko prozedura, edo erditzea geldiarazten egon behar dugu jasoko duen pertsona etorri arte?

    Mila esker zure bisitagatik eta kontaiguzue zuen esperientzia.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s