sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Goragalea (12+1) 2012/01/09

Filed under: Haurdunaldia,Lehen hiru hilabeteak — sabeletikmundura @ 6:42 pm

12.astera iritsi gara, aste garrantzitsua da suposatzen baita aste honetatik aurrera haurra galtzeko arriskua asko gutxitzen dela batetik, eta bestetik, 12.asteko ekografia egiten delako (osakidetzaren jarraipen arruntean lehena) eta screening hirukoitzeko frogaren (analisia+ekografia) emaitza jakiteko unea delako ere.

Baina gaur ez gatoz honetaz hitz egitera. 12.astearekin batera gauza gehiago ere gertatzen dira, suposatzen da, lehen hiru hilabeteetako gauza desatseginak ere amaitzen hasi eta egonkorrago bihurtzen dela dena eta benetan gehiago gozatzeko aukera iristen dela. Ondoeza, nekea, goragalea… amaitzen diren unea izaten da normalean.

Tira, ba gure kasuan alderantziz gertatzen ari dela dirudi. Orain arte ez dut goragalea izan, ez naiz ibili usainengatik berehala botaka egin behar horrekin… eta orain hasi naiz, 12. astera iristerakoan. Eta ze gomendio bat-batean oka egiteko gogoa/BEHARRA datorkizunean egiteko? Ahal dela, urrundu berehala¬† eragin dizunarengatik eta balkoira edo leihora atera haize pixka bat hartu eta lasaitzera. Arnasa sakon hartu, erlaxatu… eta igarotzen ez bada, botaka egin. Une desatsegina da guztiz, baina gorputzak hori behar badu, hori behar du.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s