sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Toxoplasmosia eta haurdunaldia (11+3) 2012/01/04

Filed under: Haurdunaldia,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 2:33 pm

Toxoplasmosiari beldurra izatea ohikoa da haurdunaldiaren hasiera-hasieratik. Amagaiak gaixotasuna haurdunaldia baino 6-9 hilabete aurretik edo lehenagotik izan badu, gaixotasun horrekiko inmunitatea garatua du beraz, ez du fetua kutsatzeko arriskurik. Ez badu aurretik pasa ordea, eta haurdunaldian zehar hartuko balu fetuari eragin liezaioke garuneko gaixotasun larriak edo itsua delarik jaiotzea ekar lezake. Horrek kezka dakarkio amagaiari, baina kezka ez da psikosi bihurtu behar.

“Psikosi” horren zatirik larriena etxean katuak dituztenek jasan behar izaten dute. Toxoplasmosia eragiten duen parasitoa toxoplasma gondii deitzen da, eta oso hedatua dago gure ingurunean. Katu eta zerrien sabela dute “paradisu” antzekoa, bertan ugaltzeko baldintza oso onak baititu eta ondoren beraien gorotzekin ingurura ateratzen dira. Hor dago arriskua. Gorotz horiek lurrera joaten direnean. Baratza edo zuhaitz… inguruetan, parasito horiek barazki eta fruituetan amaitzeko arriskua dago eta ondo garbitzen ez badira, kutsatzeko arriskua sortzen da. Uste guztien aurka, infektatzen diren haurdun dauden emakumeen gehiengoak barazki edo fruituen bidez jaso du gaixotasuna.

Beste kutsatzeko modu ohikoena, ondo egin gabeko haragi eta enbutidoen bidezkoa da. Parasitoa behi batek jan eta zuk behi horren xerra ondo egin gabe jatean adibidez. Ez infektatua zegoen zerriaren urdaiazpikoa jatean.

Barazki, fruitu, enbutido eta haragi gordinak dira hortaz kutsagarrienak. Ez etxeetako katuak. Etxeetako katuak, normalean, etxetik ateratzen ez direnak, gaixo egotea oso zaila da, eta gaixo badaude, gizakia kutsatzen den bide  beretatik gaixotzen dira (enbutidoak, haragi gordina…). Eta etxeko katuak berak, zuzenean ezin dizu parasitua zuri pasa. Bere gorotzekin kontaktua izatean soilik har dezakezu.

Beraz, mesedez, utzi psikosiak alde batera. Erraza da eta katua duten pertsonen etxean deseroso egotea inolako arrazoirik gabe. Eta ondo garbitu barazkiak eta fruituak.

Guk etxeko katuarekin normal jokatzen jarraituko dugu…  nahiz eta benetan harritu gaituen txikitatik katua izan ez arren, toxoplasmosiari inmunitatea garatua ez izatea. Emaginaren esanetan, higiene neurri egokiak jarraitzen ditugun seinalea da. Beraz, haurdun egonda ere, lasai etorri gure etxera.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s