sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Osakidetza jarraipena… eskasa? (5+2) 2011/11/22

Filed under: Haurdunaldia,Lehen hiru hilabeteak,Medikuntzakoak,Sentimenduak — sabeletikmundura @ 4:30 pm

Atzo idatzi nuen emaginaren kontsultan eman zizkiguten jarraibideei buruz… Eta zer nahi duzue esatea… pixka bat, hotza eta eskasa dela esango nuke behintzat hasierako jarraipena. Zergatik? Leku askotan irakurri dut lehen ekografia 6-8 asteen artean egiten dutela, haurra ondo kokaturik dagoen eta zenbat diren jakin eta dena ondo dagoen jakiteko. Lehen analisia ere garai beretsuan egiten dute bitamina, azido foliko, burnia… ondo ote dauden ikusteko ere bai.

Guri, lehen analisia 10.asterako programatu digute eta lehen ekografia 12.astean izango dugu. Bitartean ez dugu ez emagina ez ginekologoa ez inor ere ikusiko. Eta ez dakit hori nahikoa den. Horregatik jotzen dute askok klinika pribatuetara behintzat lehen hilabeteetako jarraipena egiteko.

Behin eta berriro esaten zaigu lehen 12 asteak oso oso garrantzitsuak direla, asko zaindu beharreko asteak direla, arrisku handiko asteak direla, haurra gehien garatzen den denbora dela… eta ia jarraipenik gabe igarotzen dira…

Zalantza izugarriak piztu dizkigu. Eta ziurrenik leku pribatu batera joko dugu zalantza horiek guztiak lasaitzeko. Behintzat dena ondo dagoela jakin nahi dugu. Ezin dugu urtarrila erdira arte horrela egon… luzeegia egingo da eta.

Aukera desberdinak bilatuko ditugu, baina klinika edo zentruren batean esperientzia positiboa izan baduzue asko eskertuko dugu. Guztiz galduta gaude eta.

Advertisements
 

6 Responses to “Osakidetza jarraipena… eskasa? (5+2)”

  1. alaitz Says:

    Ulertzen dut esaten ari zaretena, nik neuk ere antzerako sentsazioa izan nuen. Baina kontuari buelta eman ez gero, eta ni ez naiz medikua, lehen asteetan ezer gutxi ikusi ahal dela uste dut, eta aldiz lehen aste hauek erabili zenitzakete zuen txikia barruan imajinatzeko, nork bere erara goxatzeko… Egia da, haurdun zaudetela jakin duzue marra arrosa batek hori dioelako, iritsi da horrenbeste espero eta amestu duzuen unea eta? 12. astea urruti dagoela irudituko zaizue, baina ariketa polita izan liteke presak alde batera utzi eta uneaz gozatzea. Zorionak bikote! 2tik 3rako saltoan zaudete, gozatu une polit honetaz ere.

    • Zalantzarik gabe. Gozatzen ari gara hau ere, baina ezin ukatu aste asko direla inolako informazio gehigarririk gabe… Mila esker zure erantzunarengatik. Egia esan, beste bat gu bezala sentitu dela jakiteak lasaitu egiten gaitu… ziurrenik normalena izango da, baina halako inpresioa egiten du “bakarrik” egote horrek, inolako kontrolik gabe. Dena ondo joango dela espero izatea besterik ez dugu bitartean.

  2. Aita bat Says:

    Ongi ulertzen dut egoera. Guk 8. astean ekografia bat egin genuen gure kabuz, 40 € ordainduz. Agian ezz da irtenbiderik onena baina guztia ondo doan jakiteko balio zigun. Animo!

    • Mila esker erantzuteagatik. Egia esan, guk ere horrelako zerbait egin beharko dugu ziurrenik, behintzat gu lasai geratzeko. Atrebentzia ez bada, nora jo zenuten esaterik bai? Ea horrela gertuko tokirik edo topatzen dugun. MIla esker!

  3. birasuegi Says:

    Osakidetzan jarraipena ez da eskasa (Bueno ikusi beharko da etorkizunean gobernuek egin nahi dituzten murrizketek zein eragin duten) kasuan kasura moldatutakoa baizik. Guk laister 2. haurra izango dugu, eta bi haurdunaldiak oso oso ezberdinak izan dira. Lehenengoan 1. hilabetetik arazoak izan genituen derrame baten ondorioz, eta neskalagunak 3 hilabete reposoan egon behar izan zuen, hortaz gain haurdunaldiko diabetesa izan zuen. Ondorioz kontrola erabatekoa eta konstantea izan zen, hilabetero ekografiak eta analisiak etb, oso tratu egokia eta ona. Orain 2, haurdunaldi honetan kontrakoa, hasieratik dena ondo doa, analisiak, lehen ekografia 14. astean egina etb. eta inongo arazorik ez. Gauzak ondo doazenean normaltasunez hartu behar tratu normala 😉 Bestalde normala da arduratuak egotea, zer esango dizuet, baina dena ondo badoa aprobetxatu. Zentru pribatuak gurasoen beldurraz alimentatzen dira, baina ez pentsa askoz informazio gehiago lortuko duzuenik. Bai, egingo dizuete errebisioa, baina ez behar duzuelako, zerbitzu hori rentablea zaielako baizik.

  4. Mila esker Birasuegi zuen esperientzia kontatzeagatik, eta zer esango dizut… suertea izan duzuela iruditzen naiz, edo bestela guk suerte txarra. Aurreko astean susto bat izan genuen, gaur baja eman didate eta inongo momentuan ez didate aipatu ez larrialdietan ez familia medikuan emagina edo ginekologoarenera bueltatzeko jarraipen estuagoa egiteko ez ezer. Pauso guztiak norberak eman behar dituen sentipena dugu, sendagile guztiak zuk eskatu behar dituzunarena… gurekin behintzat jarraipena eskasa izaten ari dela sentitzen dugu. Berez, klinika pribatu batean ostiralerako ordua genuen… ez genuen joan beharrik izan bezperan urgentzietara joatea egokitu zitzaigulako. Ez digute proba eta jarraipena aldatu… guk hartu beharko dugu berriro ordua emaginarenean ea zer esaten diguten… eta tristea iruditzen zaigu.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s