sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Gertu-gertukoei berria ematea 2011/11/18

Filed under: Haurdunaldia,Lehen hiru hilabeteak,Sentimenduak — sabeletikmundura @ 12:13 pm

Jakina da, lehen hiru hilabeteak direla arrisku handienekoak haurrari zerbait gertatzeko… eta epe hori bete arte, normalean, zabaltzea nahi ez den kontua izaten da haurdunaldia. Baina guretzat oso garrantzitsua zen, gertu-gertukoek jakitea… zerbait gertatuz gero ere, beraiek alboan izan nahi ditugulako eta gure poza, beraiekin konpartitu nahi genuelako.

Eta horrelaxe egin dugu. Gertu-gertukoekin soilik hitz egin dugu. Orain, gure sekretua, maite ditugunekin partekatu dugu eta nolabait, disimuluan, gezurretan, gaiaz aldatzen beraiekin ibiltzea ekidin dugu gainera, izugarrizko lasaitua hartuz. Eta orain, maite ditugun horiek, gehiago maite ditugu.

Halaxe izan zen… kaotiko samarra. Haurdunaldi froga bakarrik nengoela egin nuen… eta korrika telefonoa hartu eta mutilagunari deitu, eta deitu, eta deitu, eta deitu hasi nintzen… 16 dei zituen bi ordu beranduago telefonoa ikusi zuenean… Hasieran izugarrizko urduritasuna nuen, negarra, barrea… dena batera (egun hauetan askotan gertatzen zait…) eta lasaituko ninduen norbait behar nuen, beraz, haurdun dagoen lagunari sms bat bidali eta berak berehala deitu zidan, eskerrak! Berria asimilatu eta poz-pozik joan nintzen lanera. Lanera sartu baina minutu bat lehenago lortu nuen bikotearekin hitz egitea, eta berari ere… berria entzutean irribarrea nabaritu nion.¬† Elkartu eta lasai hitz egin ondoren gure gurasoei (aiton-amonak izango direnei) eta anai-arrebei esatea erabaki genuen (osaba-izebei).

Lehenengo nire gurasoen etxera joan ginen eta berria kontatzean ahizpa saltoka hasi zen poz-pozik eta aita ere korrika ni besarkatzera etorri zen begia malkotan zuelarik. Nire amari ere malkoren batek ihes egin zion. Lehenengo biloba eta lehenengo iloba izango da sabelean dudana eta oso pozik daude denak… gehiegi akaso… orain egunero deitzen didate ea zer berri, zer moduz…. luze egingo zaie haiei, eta niri ere luze bihurtuko didate bidea.

Hurrrengo beste aiton-amonen txanda izan zen. Hauek ez zuten sinisten. Amona izango denak hasieran ezetz esaten zigun, eta konbentzitzea lortu genuenean, shock egoeran geratu zen (ia-ia afaria erre zitzaion). Oso pozik zegoela esan zuen. Aitonak berriz…. ez zuen hitzik esan 10 bat minutuan… eta gero ere gutxi. Ilusio handia egin zion… malkoak alde egin zion eta dena… eta poz-pozik hartu zuen.

Bakoitzak, gertuko bi lagunei esatea ere erabaki genuen, gertukoeenei. Alboan izan nahi ditugulako. Eta horiek ere izugarri ondo hartu dute. Orain gure poza konpartitua da, pisua kendu dugu gezurretan ez ibili behar izateagatik… eta dena ondo joatea bakarrik geratzen zaigu…

Bitartean, irribarre absurdo eta polit batekin igarotzen dugu eguna.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s