sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Etengabeko zalantza eta harremanak 2011/09/29

Filed under: Haurdunaldi aurretik,Sentimenduak — sabeletikmundura @ 5:23 pm

Eta bide honetan bada agobio puntu bat sortzen duen egoera bat…. etengabe zalantzan egotea. Ezin jakin haurdun zauden edo ez hilerokoaren egunak hurbiltzen diren arte… bitartean, gorputzari erne egoten zara, zerbait desberdina nabaritzen ote duzun zure buruari galdentzen… eta zerbati desberdina nabaritzen duzunean ea haurdun ote zauden zalantza etengabean.

Eta zalantza puntu horrek badu sentsazio polit bat… ilusioa eta desira sortzen duen horren zain egotearen grina. Eta grin horrek sexu harremanak oraindik interesgarriagoak bihurtzen ditu, pasionalagoak, beroagoak…

Are gehiago antisorgailu gisa kondoia erabiltzen bazen aurretik. Askok diote berdina dela… ba nik kontrakoa uste dut. Kondoiarekin sexu harremanak oso onak izan daitezke, baina kondoirik gabe ibiltzeak gauza gehiago eskaintzen ditu. Kontaktua askoz zuzenagoa da, elkarrekin besarkaturik geratzeko aukera koondoia kentzeko kezkarik gabe, kondoia jartzeak sortzen duen “haustura” hori bizi behar ez izatea…

Dena den, ez bedi aurrekoa har kondoiaren aurkako kanpaina bezala, inondik inora. Kondoiaren aldekoa naiz ni guztiz bai haurdunaldia zein gaixotasunak ekiditeko. Are gehiago, esperientzia pertsonalagatik, eguneroko pastilarren aurkakoa naiz. Ideologikoki ere banaizen arren, hilerokoa bezalako prozesu naturala baldintzatzeko hormonak sistematikoki hartzea, gorputzarentzat ona ezin dela izan pentsatzen dut. Baina tira… hori beste eztabaida bat da.

Advertisements
 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s