sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Elikadura, bitaminak… 2011/09/28

Filed under: Haurdunaldi aurretik,Medikuntzakoak — sabeletikmundura @ 1:28 pm

Eta guztia ez da psikologikoki prestatzea, nahi izate soila… gorputza ere datorrenera egokien prestatzen saiatzea da egokiena, elikadura zaindu, ibili, jaki batzuk baztertu, analisiak egin… eta azido foliko bedeinkatua.

Jakina da azido folikoa hartzen dutela haurdun dauden emakume gehienek, baita haurdun geratzen saiatzerako ere bai, eta guri ere eman dizkigute Acfol eta Gestagym plus. Hasi gara botikekin.

Ahalik eta haurdunaldirik naturalena izan nahi dugu, eta dena ondo badijoa erditzea ere halakoa izatea nahi genuke (zoritxarrez nahiko aukera gutxi daude oraingoz medikuntza publikoan), baina hartu behar direnean hartu behar dira, ez dugu haurtxoaren eta nire osasuna jokoan jarriko haurdunaldi “naturala” izateagatik.

Beraz, txintxo-txintxo jarraitu beharko sendagilearen tratamendu eta agindutako frogak… eta pastillen kaxak ere erdi izkutuan izango ditugu etxean… badazpada.

Advertisements