sabeletikmundura

Amatasunaren abenturari ekiteko bidean sorturiko bloga. Erabakia hartu genuenetik auskalo noiz artekoa.

Mundu berri bat 2011/09/27

Filed under: Haurdunaldi aurretik — sabeletikmundura @ 8:49 pm

Beti izan dut ama “gazte” izateko asmoa. Egia esan, gazte-gaztea ere ez naiz dagoeneko, baina ama izateko adin polita daukat. Sentitzen dut, baina ez dut inoiz ulertu “berandu” guraso izateko erabakia hartzen dutenen iritzia, egoista iruditzen zait umeak 15 urte ditunean gurasoek 55 urte izatea axola ez zaienen iritzia… nik behintzat ez nuke hori nahi nire seme-alabentzat… eta hortaz… unea iritsi dela erabaki nuen duela hilabete batzuk.

Baina noski, erabaki hau “bikote tradizionaletan” ezin da pertsona bakarrarena izan, beraz, nire iritzia bikoteari azaldu eta berak itxaron behar genuela uste zuela esan zidan. Beraz, itxaron egin dugu. Baina egun batean, bat-batean, inondik inola espero ez nuenean, saiatzen hasteko unea zela uste zuela esan zidan. Eta horretan gabiltza azken hiru hilabeteetan, oraingoz, emaitzarik gabe.

 

Erabakia hartu bezain laster mundu berri bat pizten zaizu begien aurrean, gauzak desberdin ikusten dira, beste gauza batzuetan fijatzen hasten zara… eta gauzak erosten. Gu behintzat bai. Dagoeneko baditugu laster erabili behar izatea espero dugun gauza zenbait… baina ezin jakin noiz etorriko den.

Bitartean, mundu berri honetaz gozatzen ari gara. Denbora hau ere, gozatu behar dela iruditzen zaigulako. Eta gainera, oso dibertigarria ere badelako, bion arteko sekretua da. Etxeko armairuetan ezkutaturik ditugu gauza guztiak, gure arteko zenbait elkarrizketa ez ditu inork ulertzen, eta inori ezer esan gabe etorkizunerako planak egiten ari gara, isilean, bion artean. Beno, eta orain, baita zuekin ere.

Advertisements
 

4 Responses to “Mundu berri bat”

  1. Eider Says:

    Zorionak hartu dezuen erabikarengatik eta ongi etorriak mundu berri honetara. Bestelako mundu berri goxoagorik ez zait okurritzen oraintxe bertan. Orain, hemen dauden ttikiei eta etortzear dauden guztientzat eszenatoki txukun, garbi, natural, maitagarri eta goxoena eskaintzeko lana egitea “besterik” ez zaigu falta.
    Zorionak eta ez etsi ekindako bidean.
    Eider
    @eiderfernandez

    • Mila esker Eider,

      Ea dena ondo doakigun eta berandu baina lehen besoetan izaterik dugun.

      • Amatxo Says:

        Aupa.
        Zure bloga azken asteetan kontsultatzen dut noizbehinka. Zorionak egiten ari zarenarengatik.
        Eta zorionak zure haurdunaldia dela eta.
        Oso interesgarria eta hunkigarria zait hemen idazten duzuna eta egia da ez dela euskaraz horrelako beste adibiderik, behintzat nik ez dut oraindik ezagutzen.
        NIk ume bat daukat dagoeneko eta bigarrenaren zain naiz orain. Ez naiz zu bezain aurreratua, 18. astea bete berri daukat eta. Hemen jartzen dituzun hainbat informazio eta ideia, iritzi eta bizipen partekatu izan ditut eta partekatzen berriz ere. Aldiz horien guzien idatziz jartzeko tarterik ez nuen inoiz hartu eta gaur ere zaila izaten zait, izan ere, burua beti beste zerbaitetan daukat eta. Pentsatzen dut inportantea dela eta lagunduko diela haurdunaldia zer den ez dakitenei, baita garai horietan izaten diren hainbat kerka eta gertakariren inguruan informazioa jasotzeko.

        Espero dut laster arte. Agian zure zenbait post-ei iruzkin bat edo beste jarriko dizkiet?
        ONgi segi eta animo!!

  2. Mila esker eta noski, zure iruzkinak irakurtzeko desiatzen egongo gara. Garrantzitsua iruditzen zitzaigun euskaraz ere horrelakoak egon zitezen eta bide batez, hurrengo haurdunaldietan erreferentziatzat izan eta haurrarekin konpartitzeko idatzirik uztea. Haurdunaldi bakoitza mundu bat dela badakigu, guk gurea utziko dugu hemen nahi duenak ezagutu dezan. Animo zuen haurdunaldiarekin.


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s